1.SARRERA:


fondo_consolas_peque.png
Bideojokoa ikus-entzunezko aparatu batez jolasten den joko bat da, oro har istorio batean oinarritzen dena, jokoa kontrolatzeko interfaze bat (botoiak, adibidez) erabiliz. Bideojokoek inguru birtualak islatzen dituzte, non jokalariak bertako pertsonaia bat edo inguruko bat elementu kontrolatzen duen, askotan arau zehatz zenbaiten bidez helburu bat edo gehiago lortzeko. 1950eko hamarkadan garatu eta 1980 urte inguruan jende artean zabaldu zirenetik, bideojokoak aisia eta jolaserako arduera nagusienetako bat da gizarte modernoetan, teknologiaren aurrerapen berriekin estu loturik, kultura ekoizteko modu berriak eta sektore ekonomiko indartsu bat sortuz.

Bideojokoen industria gero eta garrantzitsuagoa da Espainia mailan, Adeseren ustez. Merkatu honek, 1245 milioi euroko balioa sortu zuen 2010. urtean. Espainiar guztien %24ak, 11 milioi pertsonek, bideojokoetara jolasten dute. Europa mailan, jokalari kopuruan, bostgarren postuan daude Ingalaterra, Frantzia, Suezia eta Holandaren atzetik.

Ezin da bideojokoen merkatua aztertu etorkizuneko joerak aztertu barik. Nora dijoazte jokalarien ohiturak? Aldatuko al da jolasteko era? Urrutiko kontrolak deuseztatuko ditugu?

Bideojokoak informazio eta komunikazio teknologiaren munduan sartzeko oinarria dira. Arrazoi horregatik deskribatzen saiatzen gara bideojokoen historia.